2004/11/16

Google-k bere aurkibidea bikoiztu du

Lehenengo berria Dirson webgunearen bidez jaso genuen. Gero Googleen log ofizialean irakurri ahal izan genuen: bilatzaile honek gorderik dituen web orrien (eta beste mota batetako fitxategien) kopurua bikoiztu egin da, 8 mila milioitik gorako kopurura iritsiz.

Adibide gisa, Euskonews aldizkariak hilaren 9an hamar mila orrialde inguru zituen bilatzailearen aurkibidean, handik bi egunetara hogei milara pasa zelarik.