2004/11/19

DC-2004: ponentziak

Urrian Shangaien egindako Dublin Core eta metadatuen inguruko 2004eko nazioarteko kongresua fruituak ematen ari da. Bertan irakurritako ponentziak argitaratu berri dira. Bide batez, orrialde hau oso gomendagarria da, bai kongresu honetan bai aurrekoetan aurkeztutako lanak gaika kontsultatzeko aukera ematen baitu.

Dublin Core metadatuen estandar bat da (ISO 15836:2003), dokumentu elektronikoen gaiaren inguruko eta identifikazio datuak jasotzeko eredu bat osatzen duena.

Euskonews aldizkarian ere Dublin Core erabiltzen hasi gara. Azken aleetako edozein artikuluren iturburua begiratu eta bertan ikusiko dituzu.