2005/01/28

E-LIS eta DoIS

Aurreko mezuan genioen badirela dokumentazio zientzien inguruko e-prints edo testu elektronikoak biltzen dituzten guneak. Horietatik bi aurkeztuko ditugu gaur: E-LIS eta DoIS. E-LIS edo E-prints in Library and Information Science dokumentazio eta informazio zientzien inguruko artikulu eta txostenek osatzen dute, guzti-guztiak osorik irakurri daitezkelarik. Atzo bertan 2000. dokumentua jaso zuen, The Ptolemy Project : research community building in Africa izenekoa hain zuzen ere. Egileek edo argitaratzaileek bidalitako testuak onartzen ditu, betiere bien eskubideak errespetatuz. DoIS edo Documents in Information Science zerbitzuan aldizkarietako artikuluak eta kongresuetako artikuluak aurki daitezke, bai errefentzia moduan, bai testu osoan (9600 dokumentu baino gehiago). Bilgune biek harreman estua daukate, bien atzean rclis baitago, software librearen filosofia dokumentazio eta informazioaren alorreko ikerketara eraman nahi duen talde bat. Honek bi webguneek zenbait ezaugarri amankomun edukitze dakar: software librea dute oinarrian, OAI compliant dira eta jasotzen duten dokumentazioaren berri emateko RSS feed-ak eskeintzen dituzte, hemen E-LISekoa eta hemen DoISera sartzen dituzten aldizkari garrantzitsuenenak.