2005/10/13

Googleek behar zaitu...

Bilatzaileak liburuzainekin duen harremana estutu nahi du eta horretarako Google Librarian Center delakoa sortu du. Bertan diotenez, ekimen honen sorreraren arrazoia Googleek eta liburuzainek eginbehar bera dutela da: Librarians and Google share a mission: to organize the world's information and make it universally accessible and useful.

Google Librarian Center guneko lehen orrialdea

Guneak oraingoz ez du ezer askorik eskeintzen: Google Scholar eta Google Print zerbitzuetara loturak; laster argitaratzen hasiko diren liburuzainei zuzenduriko hiruhilabetekaria jasotzeko izen emate formularioa; eta Googleen erabilera azaltzen duen materialik prestatu baduzu, eurei jakinarazteko helbide bat.

Hasiera baino ez da. Ea zer gehiago eskeintzen digun Interneteko erraldoi honek.

Catorze.blog gunetik ekarria.