@rchive SIC, frantziar testu biltegia
Archive Ouverte en Sciences de l'Information et de la Communication edo @rchive SIC delakoa, dokumentazio eta informazio zientzien inguruko frantziar testu biltegia da. Aurreko mezuetan azaldu ditugun beste testu biltegi batzuk bezalaxe, honek ere OAI-PHM protokoloa betetzen duen GNU E-prints programa darabil, munduko hainbat bilgunerekin informazioa trukatzea errezten duena.
Osagarri gisa, thèses-EN-ligne guneko Sciences de l'information et de la communication atala bisitatu dezakegu. Modu honetan, aldi baterako zer irakurri izango dugu.
@rchive SIC Frantziako hainbat erakundek bultzatzen dute, horien artean CNRSren Centre pour la Communication Scientifique Directe delakoak. Erakunde honek berak Artxiker kudeatzen du, euskararen inguruko ikerketen testu biltegia.
Hasierako Orrialdea