2005/02/11

Juan Joxe Agirre: "Konbentzitu ditut"

Arratsalde aldera Guardia Zibila Lazkaoko beneditarren komentuan egiten ari zen miaketa bukatu da eta Juan Joxe Agirre aske utzi dute. Irratian esan duenez gaizki pasa du, batez ere poliziak iritsi direnean.

Bere izaeraren adierazgarri diren bi gauza:
  • Guardia Zibilei miaketa agindua eskatu die gerora artxiboko erabiltzaileei erakutsi ahal izateko. Ukatu egin diote.
  • "Konbentzitu ditut", horrela esan du. Guardia zibilen bati "orain ulertzen dugu" esaten entzun diola artxiboaren antolakuntza eta legezkanpoko hainbat erakunderen argitalpenak gordetzearen zergatia azaldu duenean.
Honek guztiak erakusten digu Joan Joxe benetako humanista bat dela, lehenik, etorriko diren belaunaldiek izango duten Historiaren ezagutzak egoera pertsonalik gogorrenean ere kezkatzen duelako, bestetik, gizakiok (uniformez jantziak eta armaz horniturik daudenak ere bai) azalpenak entzuteko dugun gaitasunean sinismena duelako.

Marcel Etxeandi, Juan Joxerekin batera Ahurtin atxilotu duten beste beneditarra, oraingoz galdekatzen jarraitzen dutela dirudi. Barkatu atxiloketa hau lehen aipatu ez izana baina ez nuen oraindik ezagutzen.

Eta orain zer?

PS: Dirudienez Marcel Etxeandi gauerdi aldera aske utzi dute Baionako komisaldegira eraman eta galdeketa egin ondoren.

PS: 2005-02-12, 15:55. Berriro ere hanka sartu dut. Marcel oraindik ere komisaldegian dago, atxiloturik, eta gutxienez hurrengo 24 orduetan ez dute askatuko.

PS: 2005-02-13, 19:45. Azkenean bai, gaur eguerdi aldera Marcel Etxeandi askatu dute.