2005/02/11

Animo, Juan Joxe!

Guardia Zibilak, dirudienez Frantziar epaileren batez eskariz, gaur eguerdialdera Juan Joxe Agirre beneditarra atxilotu du Lazkaoko komentuan. Gainera, miaketa bat ere egin dute. Poliziak dioenez Juan Joxek Mikel Albisu, ETAko buruzagitzat jotzen dutena, eta beste etakiderekin harremanak izan ditu.

Juan Joxe Agirre XX. mendeko 60ko hamarkadatik ari da dokumentazioaren inguruan lanean. Bartzelonan eta Montserraten ere egon zan bibliotekonomia ikasten. Euskal Herrira itzultzerakoan bertako mugimendu politikoek sortutako dokumentazioa jaso eta antolatzeari ekin zion, izkutuan, noski. Berak bildutako dokumentu multzoa (Lazkaoko komentuan bertan kontsulta daitekena) hainbat ikerketaren oinarri izan da eta herri honen historia ezagutzeko ezinbestekoa da.

Gure aldetik, bi kezka:
  • 75 urte dituen pertsona baten osasuna, atxiloturik dagoelarik.
  • Zer gertatuko da jasotako dokumentu piloarekin? Zertan da Guardia Zibilaren "miaketa"?
Laster berriro ere zure paperekin lanean egongo zarelakoan, animo Juan Joxe!