2005/02/24

Dokulanen aipamenak

Azkenaldian dexente hitzegin da webgune honetaz.

Lehenengo aipamena Agurtzane Juanenak egin zuen Joana Albret mintegiaren posta zerrendara bidalitako mezu batean. Geroago, Luistxo Fernandezek ere hitzegin zuen (eta ondo gainera) blog honen inguruan. Mila esker bieri.

Bide batez Luistxok Aurki berriaren Teknologia sailera gehitu du Dokulan. Zirraragarria da Zientzia.net edo BasqueResearch webguneetan argitaratutakoekin batera, norberak idatzitakorik ikustea.

Are ziraragarriagoa (hau ere Luistxoren eskutik) hasiera-hasieratik eta egunero-egunero irakurtzen dugun Sustatun Dokulan ikusi izana.

Pozgarria da hemen jasotakoek irakurleen jakinmina piztu dutela ikustea. Interes horrek jarrai dezan lan egingo dugu.