Dublin Core ikusteko programatxoa
Catalogablog webgunearen bitartez Firefox nabigatzailean Dublin Core metadatuak ikusteko gehigarri baten berri izan dut.
Progamatxo honek (15KB baino ez dira) HTML/XHTML orrialdeetako meta etiketan kodetutako Dublin Core metadatuak irakurri eta pantailan oso modu atseginean erakusten ditu. Patrick H. Lauke egilearen esanetan:
this extension adds a button to the browser's status bar (and, optionally, the toolbar) to access an overview list of Dublin Core Metadata embedded in HTML/XHTML documents with META and LINK elements.
Aurreko mezu batean aztertutako Piggy-Bank metadatu kudeatzailerekin alderatuta, programa hau askoz ere sinpleagoa da baina bere lana ondo betetzen du. Eskatzen hasita, erakutsitako informazioa gordetzeko ahalmena izatea interesgarria litzateke, baita RDF formatura eraldatzekoa ere.
Hasierako Orrialdea