Basque database - Euskal datubasea
Bi urtetako lanaren ondoren Diglib eta beste posta zerrenda batzuetara bidali mezu baten bidez, University of Nevadako Basque Studies Libraryk Basque Database - Euskal Datubasea aurkeztu du.
Baliabide honek Jon Bilbaok hainbat urtetan egindako lanaren jarraipena izan nahi du, Euskal Herriaren gainean argitaratzen diren materialeen erreferentzia bihurtuz.
Datu baseak 1994etik aurrera ekoiztutako euskal gaien inguruko ikerketa jasotzen du, euskarria dena dela ere. Honela DVDak, liburuak, mapak... topatuko ditugu bertan. Gainera katalogatzen dituen zenbait aldizkarietako artikuluak osorik topatuko ditugu, testua irakurri ahal izango dugularik. Interfazea hiru hizkuntzatan topatuko dugu: euskara, gaztelera eta ingelesa.
Basque Studies Library eta Center for Basque Studieseko webguneak bisitatzeko aitzakia ederra.
Hasierako Orrialdea