2005/12/28

Mintegia: web semantikoa eta lengoaia dokumentalak

2005eko abenduaren 12an Madrilen web semantikoak eta lengoiaia dokumentalek duten harremanaren inguruan mintegi bat ospatu zen, Uso de lenguajes documentales en la web semántica izenburupean eta SEDIC eta CINDOC erakundendeek antolatuta.

Mintegia oso interesgarria suertatu zen, bertara hurbildu ginenok egun bakar batean azalpen teorikoak eta esperientzia praktikoen azalpenak entzuteko aukera izan genuelarik.

Goizean goiz, ponentzia teorikoak aurkeztu ziren:

Mintegiaren bigarren atalean alderdi praktikoagoak landu ziren:

  • Gómez-Pérezek ontologien garatzeko dauden hainbat programen —Protégé, WebODE, OilEd...— eta metodoen berri eman zuen, erabilitako metodoak ontologia batean jaso daiteken ezagutza mugatzen duela argituz eta horren arabera ontologia arinak —lightweight, tesauroak barne— eta astunak —heavyweight— ezberdinduz.
  • Rodrigo Sánchez Jiménezek web semantikoaren tresnak erabiliz UCMko bere lantaldea garatzen ari dan klasifikatzaile automatiko bat aurkeztu zigun, dokumentu bilduma batentzako SKOS lengoaian tesauro berezi bat sortzeko gai dena.
  • Xabier Agenjok, Francisca Hernándezekin batera Cantabriako kultur ondarea web semantikorako prestatzeko egin duten lanaz hitzegin zuen. Bere ustetan, mota horretako lanak egiterakoan aurretik egindako kontzeptualizazioak kontutan edukitzea beharrezkoa da, batez ere Conceptual Reference Model delakoa azpimarratuz. Bidean den ISO 21127, FRBR, FRANAR, DCMI, PREMIS, MARC, EAD... ere aipatu zituen.
  • Richard Benjaminsek iSOCO enpresak egindako web semantikoko proiektu batzuk aurkeztu zizkigun. Lehenengo eta behin, proiektu hauen oinarri eta garatzeko alderdirik gogorrena ontologiaren garapena dela azaldu zuen. Hau da, beti gertatzen zaigun bezala, hemendik aurrera ere kontzeptualizazioa, abstrakzioa eta dokumentuen egituraren jabe egitea izango da gure lanaren alderik zailena... eta interesgarriena. Enpresa honek egin dituen proiektuen artean, Espainiako Botere Judizialak eskatu duen eipaile berriek dituzten galderak erantzuteko sistema bat iruditu zitzaidan interesgarriena.
  • Jesús Gascón Garcíak Temaria datu baseaz hitzegin zuen. Sistema honek dokumentazioren inguruko gaiak lantzen dituzten hainbat aldizkaritako artikuluen katalogazioa jasotzen du. Bere ezaugarririk garrantzitsuena hiru hizkuntzetan —katalana, gaztelera eta ingelesa— dagoen tesauro baten erabilera da. Ponentziak tesauro horren erabilerak dituen abantailak eta zailtasunak azaldu zituen.

Partehartzaileen artean informatikariak eta dokumentalistak egoteak landutako gaien ikuspuntu ezberdinak entzuteko aukera eman zuen. Aldi berean, ezagutza eta dokumentazioaren antolaketak espezialista ezberdinak behar dituela erakutsi zuen. Argi dago ordenagailuak —informatikarien esparrua— ezagutza eta dokumentazioaren antolakuntzaren —dokumentalisten arloa— oraina eta geroa direla, bi ikasketa tradizioen elkarulertzea ezinbestekoa bihurtzen delarik.

Argi geratu zen, nire eritziz behintzat, benetako web semantikoa —gizakiok eta makinek ulertuko dugun sarea— lortu nahi badugu, webean dauden dokumentuen kodeketa hobetu beharra dagoela. Hobekuntza honek bi bide jarraitu behar lituzke:

  • Datu gehiago idatzi: metadatuak erabili.
  • Erabiltzen diren datuen kontrola, metadatuetan jasotako informazioa ahalik eta erabilgarriena izan dadin.