URL helbideak: arazoak saihestuz
Sarean dauden baliabideak identifikatzeko heuren kokagune fisikoa, hau da, URL helbideak, erabiltzearen arazorik handienetarikoa, handiena ez bada, heuren ezegonkortasuna da.
Edozein elementuren URLa aldatzeko arrazoiak asko izan daitezke: beste zerbitzari batetara mugitu izana, zerbitzariaren barne egituraren berrantolaketa, web orriak kudeatzeko sistema berritzea...
Arrazoia dena dela ere, baliabide jakin hori, hasieran behintzat, galdurik egongo da. Ordurarte identifikaturik zuten bilatzaile eta erabiltzaileek ezingo dute topatu.
Webgune bat sortu edo, batez ere, eraldatzeko garaian hau guztia kontuan eduki beharra dago. Web orri gutxi badauzkagu helbide zaharretatik berrietara eskuz zuzentzea (HTMLko refresh erabiliz edo ohar bat jartzeko orrialde baten bidez) erraza izan daiteke. Ehundaka orrirekin hori ezinezkoa da eta helbideak berridazteko Apache web zerbitzariaren mod_rewrite moduko tresnak erabili beharra dago.