2004/11/16

Dokumentalista bat Batzar Nagusietarako

Gipuzkoako Batzar Nagusiek dokumentalista lanpostu bat bete behar dute, oposaketa bidez.

Iragarkia 2004eko azaroaren 15eko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu da.

Berrikuntza 2004-11-23: Gaurko GAOk zuzenketa bat dakar lan eskaintza honen inguruan.

Google-k bere aurkibidea bikoiztu du

Lehenengo berria Dirson webgunearen bidez jaso genuen. Gero Googleen log ofizialean irakurri ahal izan genuen: bilatzaile honek gorderik dituen web orrien (eta beste mota batetako fitxategien) kopurua bikoiztu egin da, 8 mila milioitik gorako kopurura iritsiz.

Adibide gisa, Euskonews aldizkariak hilaren 9an hamar mila orrialde inguru zituen bilatzailearen aurkibidean, handik bi egunetara hogei milara pasa zelarik.