2005/05/21

SKOS, lengoaia dokumentalak RDFn

W3Cren web semantikoaren garapenerako lan taldeak kontzeptuen zerrenda egituratuak antolatzeko Simple Knowledge Organisation System izeneko RDF aplikazioa azaltzen duten lehenengo dokumentuak aurkeztu ditu.

Esan bezala SKOS Corek kontzeptuen zerrenda egituratuak programa informatikoek era errazean ulertzeko moduan adierazteko eredu bat ematen du. RDF erabiliz tesauroak, gaien zerrendak, klasifikazioak eta bestelako lengoaia dokumentalak idazteko modua azaltzen da.

Argitaratu diren dokumentuak hiru dira, guztiak ere zirriborro egoeran (Working Draft) daudenak:

SKOS Core Vocabulary Specification
Espezifikazioa bera, kontzeptuak eta euren harremanak adierazteko erabili daitekeen hiztegia azaltzen duena.
This document gives a reference-style overview of the SKOS Core Vocabulary as it stands at the time of publication. It also describes the policies for ownership, naming, persistence and change by which the SKOS Core Vocabulary is managed.
SKOS Core Guide
Espezifikazioa nola erabili eta RDF eta OWL espezifikazioekin duen harremana azaltzen duena.
This document is a guide using the SKOS Core Vocabulary, for readers who already have a basic understanding of RDF concepts.
Quick Guide to Publishing a Thesaurus on the Semantic Web
SKOS hiztegiaren erabilpenaren adibide bat, tesauro bat hiztegi honekin RDFn adieraztearena hain zuzen ere.
This document describes in brief how to express the content and structure of a thesaurus, and metadata about a thesaurus, in RDF. Using RDF allows data to be linked to and/or merged with other RDF data by semantic web applications.