2005/01/19

E-prints biltegiak

Internet sarearen hedatzeak ikerketa zientifikoaren munduaren eraldaketa nabaria dakar berarekin. Azkenaldian gainera, ia egunero sortzen dira gai honen inguruko proiektuak, Google Scholar kasu.

Ikerketen emaitzak argitaratzeko garaian ere berrikuntzak daude. Argitaletxe komertzialek sortzen dituzten dituzten arazoen aurrean (harpidetzen garestitzea, unibertsitateek ordaindutako ikerketen emaitzak berriro ordaindu behar izatea, ikerketa publikoaren pribatizatzea...) ikerlari askok argitaratze irekia edo open access delakoa bultzatzen dute.

Mota honetako ekintzen helburua: ikerketen emaitzak beste ikerlarien esku egotea, lehenbait lehen eta dohainik, ikerketa berriak sustatu eta ikerkuntza zientifikoa bultzatezeko.

Filosofia honen (berria dela esan behar nuen, baina ikerketa irekia izatea zientziaren oinarria da) emaitzetako bat testu zientifikoen edo e-prints direlakoen bilguneak dira. Webgune hauen helburua artikuluak eta beste motatako testuak (tesiak, proiektuak...) bildu eta antolatzea da, erabiltzaile guztien esku uzteko.

Hurrengo mezu batean dokumentazio zientzien inguruko bilguneetaz hitzegingo dugu.