2005/02/13

Google: irudien bilatzailearen berrikuntza

Joan dan asteartean Google bilatzaileak bere weblog ofizialean irudien aurkibidearen haunditzearen berri eman du (Dirsonek ere jaso zuen berria). Gainera, irudien bilatzailea web bilaketara gehiago hurbildu nahi du, galdeketarekin zerikusia daukaten irudien thumbnail-ak emaitzen orrialdearen hasieran agertaraziz. Azken baliabide hau oraindik frogetan dago eta ez degu bilaketa guztietan ikusiko.

Handitze hau azaroan egindako aurkibidearen bikoizketaren bidetik doa, hau da, hobekuntza kuantitatiboaren bidetik, gure esku geroz eta informazio gehiago jarri eta bilatzaile honen tamaina ia beldurgarria izateraino.

Guzti honi Google Scholar eta antzeko programak gehitzen badizkiogu, Google geroz eta tresna baliagarriagoa dela ezin dugu ukatu.