2005/05/13

Euskonews & Media, 300. alea

Euskonews & Media, euskal kultura eta zientzia aldizkariak, 300. alea bete du Bizkaiako museoei eskeinitako monografiko batekin.

Euskonews & Media aldizkariaren 300. aleko lehen orrialdea

1998an lehenengo alea agertu zenetik Eusko Ikaskuntzak argitaratutako aldizkari honek bide luzea egin du. Gaur egun milaka dira astero euren postontzian lehen orria jasotzen duten harpidedunak eta ehundaka egunero webgunea bisitatzen dutenak.

Gainera, Euskomedia informazio sistemaren barne dagoenez, bertako baliabide guztiak erabil daitezke Euskonewsek zazpi urtetan argitaratutako artikuluetan behar dugun informazioa aurkitzeko: sail edo gaien araberako nabigazioa, metadatuetan bilaketa edo testu osoko bilaketa zehatza.

Euskomediako langileok gaurko eguna ospakizunerako gorde dugu, baina hemendik aurrerakoak argitalpen honen kalitatea lantzen eramango ditugu.