2005/10/04

Yahoo! ere liburutegi digital bat sortzeko bidean

Googleek milioka liburu digitalizatzeko proiektua aurkeztu eta hamar hilabetetara, Yahoo!k ere antzeko ekimen bat sustatuko duela jakinarazi du.

Open Content Alliance du izena eta bilatzaileaz gain Adobe eta HP Labs enpresek, Toronto eta Californiako unibertsitateek, Britania Handiko agiritegiek eta Internet Archive erakundeak osatzen dute, besteren artean. Partehartzaileak ikusita Europan Google Printek baino laguntza gehiago izango duela dirudi.

Proiektuaren webgunean diotenez:

The Open Content Alliance (OCA) represents the collaborative efforts of a group of cultural, technology, nonprofit, and governmental organizations from around the world that will help build a permanent archive of multilingual digitized text and multimedia content. The OCA was conceived by the Internet Archive and Yahoo! in early 2005 as a way to offer broad, public access to a rich panorama of world culture.

Erakunde partehartzaileen edukien hedapen zabala agintzen du, horretarako OAI-PHM eta RSS ere erabiliz.

Horrelako berriak jasotzea ondo dago baina garaia da marketing kanpainetaz gain fruituak ikusten hasteko. Batez ere jakinda badaudela urtetan lanean aritu direnak (1971tik hain zuzen ere) bilatzaile handiek duten baliabiderik gabe baina oso emaitza onak lortuz.

Gutenberg Proiektuaz ari naiz, noski. Hamasei mila liburu baino gehiago biltzen ditu, gehienak ingelesez (euskaraz bat bera ere ez dago), boluntarioen lanari esker digitalizatuak eta musutruk guztion esku jartzen dituztenak.