2004/11/21

Google Scholar

Bilatzaileen (bereziki Google) mundua pilpilean dago. Lehengo astean datu basearen tamainaren bikoizketaz aritu baginan, orain zerbitzu berri batekin datorkigu: Google Scholar.

Euren orrialdean bertan diotenez:

Google Scholar enables you to search specifically for scholarly literature, including peer-reviewed papers, theses, books, preprints, abstracts and technical reports from all broad areas of research.

Honela, Google lan zientifikoak bilatzeko eta euren arteko loturak (lan bakoitzak egindako aipamenak kontutan dauzka) ikusteko erabili ahal izango dugu.

Dexente hitzegiten ari da honen inguruan: Big News: "Google Scholar" is Born (oso interesgarria, Isidro F. Aguillok azaroaren 19an Iwetelera bidalitako En dos palabras: Google mezuaren bidez topatua), Dirson logean, Barrapunton, baita Googleen blogean ere.

Iruditzen zait Scholar eta Google Print (paperean argitaratutako lanetan bilaketak egiteko beste zerbitzu bat, beta moduan funtzionatzen duena baina orain aste batzuk aurkeztutakoa) konbinaketak, benetako iraultza bat ekarriko duela argitalpen zientifikoaren mundura.